Etaparen datuak / Datos de la etapa:

  • Hasiera /Inicio: 6:00

  • Bukaera/Fin: 19:30

2etapa perfila.jpg

Garun Paralisia duten pertsonen alde

A favor de las personas con parálisis cerebral

Garuneko paralisiak garapen psikomotorraren arazo multzo bat deskribatzen du, iraunkorra eta ez-progresiboa, garunean izandako lesio batek eragindakoa; lesio hori haurdunaldian, erditzean edo haurraren biziaren hasierako bizpahiru urtetan gerta zitekeen. Garuneko paralisiaren nahasmendu psikomotor horiekin batera, askotan, bestelako arazoak ere sortzen dira, hala nola zentzumenezko arazoak, kognitiboak, komunikaziokoak eta pertzepziokoak, bai eta zenbaitetan, portaeraren asaldurak ere.
Ezaugarriak:

  • Iraunkorra da, hau da, lesio neurologikoari atzera egitea ezinezkoa da eta bizialdi guztian zehar irauten du.

  • Lesioa beti berdina da eta ondorioek hobera edo okerrera egin dezaketen.

  • Sistema neuromotorraren aldaketak eragina du zenbait alderdi fisikotan, adibidez, jarreran edo mugimenduan.

  • Lesioak beste funtzio batzuetan ere eragin dezake, hala nola arretan, pertzepzioan, oroimenean, mintzairan eta arrazonamenduan.

  •  Kaltetutako funtzio kopurua bi konturen mende egoten da: batetik, lesio neurologikoaren lekua, mota, kokapena, tamaina eta disfuntzioaren mende; eta, bestetik, kaltea gertatzen den unearen mende (entzefaloaren heldutasun maila).

  • Zailtasunek maila desberdinean eragiten diote pertsona bakoitzari, kaltea gertatzen den une zehatzaren arabera; horrela, badira ia oharkabean pasatzen den garuneko paralisia duten pertsonak, bizimodu guztiz arrunta egiten dutenak, eta beste pertsona batzuk besteen laguntza behar dutenak eguneroko lan oinarrizkoenak ere egin ahal izateko.

La parálisis cerebral describe un grupo de trastornos del desarrollo psicomotor, permanente y no progresivo, causada por una lesión en el cerebro producida durante la gestación, el parto o durante los tres primeros años de vida del niño o niña. Los desórdenes psicomotrices de la parálisis cerebral están, a menudo, acompañados de problemas sensitivos, cognitivos, de comunicación y percepción, y en algunas ocasiones, de trastornos del comportamiento.

 

Características:

 

  • La parálisis cerebral es un desorden permanente lo que implica que la lesión neurológica es irreversible y persiste a lo largo de toda la vida.

  • Dicha lesión no cambia aunque las consecuencias pueden cambiar hacia la mejora o el empeoramiento.

  • La alteración del sistema neuromotor incide en aspectos físicos como la postura o el movimiento.

  • La lesión también puede afectar a otras funciones como la atención, la percepción, la memoria, el lenguaje y el razonamiento.

  • El número de funciones dañadas depende, por un lado, del lugar, tipo, localización, amplitud y disfunción de la lesión neurológica, y por el otro, por el momento en que se produce el daño (nivel de maduración del encéfalo).

  • El grado en el que esta discapacidad afecta a cada persona es diferente, y viene determinado por el momento concreto en que se produce el daño; así podemos encontrarnos con personas que conviven con una parálisis cerebral que resulta apenas perceptible, desarrollando una vida totalmente normal, frente a otras que necesitan del apoyo de terceras personas para realizar las tareas más básicas de su vida diaria.

2020  Marea Urdina

Jarrai iezaiguzu...

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Blogger Social Icon
  • Instagram
  • YouTube