Marea Urdinaren aurtengo egutegia pasa berri dugun 2020. urtearen islada bat izan daiteke, hasieran, beste urte guztietan bezela urteari gogotsu, desio onenekin eta itxaropenez beteta ekin genion.
Baina espero ez genuen gauza batengatik dena aldatu zaigu. Konfinamendua, bakardadea, beldurra, besteenganako mesfidantza edo ezjakintasunaren atsekabea danok gehiago edo gutxiago ezagutu ditugun egoerak izan dira.
Egoera hauek aniztasun funtzionalen bat dutenentzat edo bere familia eta lagunentzat aurretik ere ezagunak ziren, batzuetan besteen ezjakintasunagatik eta besteetan gure beldurrengatik.
Guri ere bapatean bizia aldatu zitzaigun, eta prest egon gabe egoera berriei aurre egin beharra izan genion. Baina itxaropen handia dut inklusioaren txertoarengan. Marea Urdinak, gure antzeko elkarteak eta gurekin bat egiten duten lagun guztien artean, ezjakintasuna eta gure gizartean aukera berdinak eta toki bat edukitzen uzten ez diguten birus denak desegingo ditugu.
Zuk ere inklusioaren alde zerbait egin dezakezu, piztu zure barreneko su txiki hori.
Eskerrikasko egutegi hau aukeratzeagatik eta besarkadaz betetako urtea opa dizut lagun!
Egutegi bukaeran erabili ditugun piktograma guztien esanahia ipini dugu, denok pixkana pixkanak ohitzen joan gaitezen.
Eta egutegiaren bukaeran, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu, tamalez, Koroabirus-aren erruz guk nahi baino gutxiago izan dira.
Hartu ezazue orri hau gure esker ona adierazteko era bat bezala.
Gurekin kolaboratzen duten Udal, Elkarte, saltoki eta enpresetaz ere ezin dugu ahaztu. Zuen babesik gabe ezingo genuke egiten dugun guztia egin.
Zuek ere URDINAK bait zarete!
Ikastetxe, elkarte, eraikin publiko, udaletxe, ludoteka, erresidentzia,... DOHAIN emango dugu.
Partikularrek ondorengo saltokietan erosi dezakete 3 eurotan.







Aurreratu genizuen bezala 2020-rako zerbait oso berezia prestatzen ari ginen, urte osoan aniztasun funtzionala duten pertsonak (zuen herrikideak) oso gertu izateko zerbait sortu nahi genuen eta horrelaxe 2020-ko Marea Urdina Egutegia bukatu berri dugu.
Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.
*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.
Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.
Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.
Hilabete bakoitzaren goiburuan esaldi bat idatzi dugu, ez da edozein esaldi. Esaldi hau Urrian egin genuen “Ezagutu nazazu”
Eta egutegiaren bukaeran, azkenengo bi orriak, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu. Zuei esker, aniztasuna eta inklusioa gogoan izan dituzuelako, zuek antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izan dugu.
Hartu itzazue bi orri hauek gure esker ona adierazteko era bat bezala.