9.ETAPA (Ekainak 2 de Junio): Balouta-Piedrafita Cebreiro (37km)

Etaparen datuak / Datos de la etapa:

  • Hasiera /Inicio: 8:00

  • Bukaera/Fin: 18:00

sociedad.png
INKLUSIO ALDARRIKAPENA / REIVINDICACIÓN A FAVOR DE LA INCLUSIÓN
sociedad.png

Gizartearen parte naiz

Soy parte de la sociedad

AZALPENA / DESCRIPCIÓN

Gizartearen parte izan nahi dut.

Gizartearen parte izan nahi dut, hobeto esanda, gizartearen parte naiz.
Hemen nago eta hemengoa naiz. Zure leku berdinetatik pasatzen naiz, garraio berdinak erabili, zerbitzu berberak behar. 
Baina aniztasun funtzional bat edukitzeaz gain, ikustezina ote naiz ? 
Zergaitik ez daude gure kaleak, gure garraioak, eraikuntzak, hezkuntza, kirol ekintzak, kultura edo aisialdi ekintzak niretzat ere egokituak ? 
Ezin du horrek sensibilizazio edo borondate kontua izan, ez. Bat gehiago naiz, ez gehiago eta ez gutxiago. 
Zure berdina naiz, nahiz eta desberdintasunak izan, azken finean, ez gara denok desberdinak ? Ez du desberdintasun horrek gizartea aberasten ? 
Inklusioa lortu daiteke, onartu nazazu naizen bezalaxe, nik onartzen zaitut zaren bezalakotxea !!
Eta gogoratu : denok gara urdin !!!!

Quiero ser parte de la sociedad, mejor dicho, soy parte de la sociedad.
Estoy aquí, soy de aquí. Paso por los mismos sitios que tú, utilizo los mismos medios de transporte, necesito los mismos servicios.
Pero además de tener una diversidad funcional, ¿es que soy invisible ?
¿Por qué no están nuestras calles, nuestros medios de transporte, edificios, educación, actividades deportivas, cultura o tiempo libre adaptadas también para mí ?
No puede ser una cuestión de sensibilidad o voluntad, no. Soy uno más, ni más ni menos.
Soy igual a ti, aunque tengamos diferencias, porque al fin y al cabo,¿ no somos todos diferentes ? No son esas diferencias las que enriquecen una sociedad ?
La inclusión se puede conseguir, acéptame tal y como soy,¡ yo te acepto tal y como eres !
Y recuerda: ¡todos somos Marea Urdina !