Marea Urdineko kideak parte hartu duten jarduera INKLUSIBO, EGOKITUTAKO  ekimen eta egin diren KONTZIENTZIAZIO ihardueren berri emango dugu hemen.

Zein helbururi egiten dion erreferentzia goiburuaren kolorearekin adieraziko dugu.

2019-02-01 15_23_23-Marea Urdina ELKARTE

Marea Urdinetik Zubiaurre Igeri Elkartea zoriondu nahiko genuke, Azkoitin ospatuko zen Igeriketako San Andres Saria era INKLUSIBOAN egiteagatik.
Inklusioaren bidea luzea dela badakigu, baina ibilaldirik luzeenak ere lehenengo pausoarekin hasten dira. Zorionak Zubiaurre! Zuek ere URDINAK zarete!

46519749_2563831053855490_83964752762796

Txalotzekoa baita ere San Andres Sarian Zubiaurre Igeri Elkarteak Azkoitiko igerilekuaren IRISGARRITASUN FALTA salatzeko aurrera eraman zuen ekimena : "DENOK ATE BERDINETIK"

 Floreaga Ikastetxean izan ginen Marea Urdina-ri buruz hitzaldia ematen; Marea Urdina zer izan zen eta oraindik eta garrantzitsuagoa den zergaitik egin genuen azalduko diegu DBH-ko ikasleei.


Ikasle hauek etorkizuneko gizartea osatuko dutelako. 


Aniztasuna eta inklusioan sentsibilisatutako gizarte bat eraikitzeko umeengan egin behar dugulako.

Azkoitiako Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren urteroko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. 
Aurten ekintza hau INKLUSIBOKI planteatu da, herriko aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izan dira instrumentu ezberdinak ezagutu eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkelarik.
Marea Urdinatik Bizkargi Musika eta Dantza Eskola zoriondu nahi dugu, inklusioaren bidea luzea izan arren, horrelako pausoekin hasten delako. Zorionak Bizkargi!

Apirilaren 2-an Autismoaren Nazioarteko Eguna izan zen, Marea Urdinetik #URDINDUBAILARA ekimena bultzatu genuen. Bideo honetan laburbildu dugu egun horretan gure bailarak eman zuen erantzun zoragarria.

Gizarteak eta batipat aniztasun funtzionala duten herritarrak Marea Urdina Elkartearen berri izan dezan (nor garen, zein diren gure helburuak, nola parte hartu edo kontaktatu gurekin...) difusio kanpaina bat jarri dugu martxan. Triptiko bat banatuko dugu behar bereziak dituztenei iristeko asmotan (anbulategi, zerbitzu sozialak, ikastetxeko orientatzaileak... izango dituzte eskuragarri).

Aurtengo Azkoitiko Kotxe Klasikoen VIII Topaketa INKLUSIBOA planteatu dute antolatzaileek.

Marea Urdina Elkartea sortu zenean "eta zuk, zer egin dezakezu inklusioaren alde?" galdera bota genuen gizartera. Gutxiena espero genuen esparruetatik batzuek erantzuna eman digute: aurtengo Azkoitiko Kotxe Klasikoen Topaketa era INKLUSIBOAN antolatu dute.

11:00-tik 12:30-era egiten den errekorridoan parte hartzera gonbidatuak izan ginen Marea Urdineko partaideak eta zoragarri pasa zuten gure partaideek.

Mila mila esker Antonio, zu ere Marea Urdina zara!

 

 

Zoragarria aurtengo Ikaskirol Kross-ean bizi izan genuen Kirol Inklusiboko Festa! Zorionak eta milaesker hau egitea posible izan duzuen guztioi. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto. Gora zuek!

2020  Marea Urdina

Jarrai iezaiguzu...

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Blogger Social Icon
  • Instagram
  • YouTube