Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten orori (elkarte/talde/egoitza/denda,...) "Marea Urdina naiz" eranskailu edo pegatina bat emango diegu beraien egoitzan sarreran ipini dezaten.

Horrela ANIZTASUNAREN LAGUN direla adieraziko dute eta behar bereziak dituzten pertsonak aurrez jakingo dute toki horretan ongi etorriak direla.

Marea Urdina naiz ZIURTAGIRIA beteta.png
pegatina.jpg

Aurrekoaz gain eta errekonozimendu bezala, Marea Urdinetik ANIZTASUNAREN LAGUN izatearen ZIURTAGIRIA-rekin sarituko ditugu.

Bertan aniztasunaren laguna izateak dakarkien  INKLUSIBITATEAREN DEKALOGOA zerrendatzen da, ziurtagiriaren jabea nolabait berau errespetatzera konprometituz.

"Aniztasunaren Lagun izan nahi duzu?"

ziurtagiria.jpg

Ziurtagiria lortzeko ondorengo pausoak bete behar dira:

  1. Eta gu (elkarte, denda, egoitza,..bezala), zer egiteko prest gaude inklusioaren alde? galdera egin.

  2. Erantzuna idatzizko konpromezu batean bilakatu (deskargatu txantiloia

  3. Guri bidali mareaurdina2018@gmail helbidera.

Zuekin kontaktuan jarriko gara.

"eta guk, zer egin dezakegu inklusioaren alde?"

ZIURTAGIRIA Zubiaurre.png
IMG_1975.JPG

Ohore bat da guretzat Zubiaurre Igeriketa Kluba-ri Marea Urdinaren lehen ziurtagiria ematea. Iraganean aniztasun funtzionala duten pertsonengatik egin dutenagaitik eta etorkizunerako hartu berri dituzten konpromezueagatik. ANIZTASUNAREN LAGUN zarete, gora zuek!

Hemen dituzue inklusioaren inguruan Zubiaurrek hartu dituen konpromezuak

zubiaurre konpromezua.jpg
Bizkargi.jpeg
64581083_2688262838078977_67174936874938

Ikasturte bukaerako ekitaldia aprobetxatu genuen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolari “Marea Urdina Naiz” Ziurtagiria emateko. Aniztasun funtzionala duten pertsonen alde egindakoagatik, ostiralean egin zuenagatik eta etorkizunerako konpromezuengatik.
Zuek ere URDINAK zarete.

Duchennen azalpena.jpg
64940915_2691457344426193_11659636538374

Aspalditik geneukan Iraurgi Ikastetxeari bi urte hauetan Marea Urdinagaitik egin duen guztiagatik eskertzeko gogoa eta atzo iruditu zitzaigun zela egunik aproposena. Irakasle, guraso eta ikasleen aurrean nahi genien gure esker ona azaldu, bi urte hauetan inklusioa eta aniztasunaren alde egin duten guztia errekonozimendu gisa “Marea Urdina Naiz” ziurtagiria emanez.
Dudarik gabe, Iraurgiko irakasle, ikasle eta gurasoak Marea Urdina zarete! Gora zuek!

Hemen dituzue inklusioaren inguruan Iraurgik hartu dituen konpromezuak

IRAURGI.jpg
Floreaga.jpeg
ziurtagiria.jpg

Zoragarria Floreaga Ikastetxearen kurtso bukaerako jaialdia, LH1-eko umeek Marea Urdinaren abestia dantzatu zuten koreografia propioarekin.
Ez genuen aukera hau galdu nahi eta Marea Urdinetik Floreaga Ikastetxeari “Marea Urdina Naiz” ziurtagiria emateko aprobetxatu nahi izan genuen, guraso, irakasle eta umeen aurrean. Ziurtagiriaren eskaera egiterakoan inklusioaren alde orain arte egin dutena eta etorkizunerako hartu duten konpromezu trinkoaren errekonozimendu gisa.
Gora zuek! Zuek ere URDINAK zarete!

Hemen dituzue inklusioaren inguruan Floreagak hartu dituen konpromezuak

floreagaç.jpg
ZIURTAGIRIA.jpg
IMG-20190927-WA0062.jpg

Ezingo dugu sekula eskertu Ttipi Ttapak antolatu zuen larunbat zoragarri hura, herri bat batu zuen egitasmo benetan inklusibo bat aurrera eramateko eta dena Marea Urdinaren alde. Zer gutxiago gure aldetik horren errekonozimendua eman baino? Dudarik gabe ANIZTASUNAREN LAGUN zarete.

Larunbat horretan bizi izan genuenaren zatitxo bat ikusi nahi? Ikusi ondorengo bideoa ----->

ZIURTAGIRIA Izarraitz.png
WhatsApp Image 2019-10-25 at 21.32.31.jp

Izarraitz Igeri Elkarteari Marea Urdinaren Ziurtagiria eman genion, Azpeitian ematen dugun lehena.
Izarraitzek azken urte hauetan inklusioagaitik egin duen lanaren errekonozimendu bezala: igeriketa egokitutako taldea ekipoan integratu dute, Marea Urdinan parte aktiboa izan dute, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa eta Euskadiko antolatu zituzten, KOZ (Kirol Orientazio Zerbitzua)…
Aniztasunaren lagun zaretela garbi utzi duzue. Gora zuek! Zuek ere URDINAK zarete!

2020  Marea Urdina

Jarrai iezaiguzu...

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Blogger Social Icon
  • Instagram
  • YouTube
Marea Urdina naiz pegatina