
Aniztasun funtzionala duten pertsona batzuk mendira joateko zailtasunak dituzte, aulki honekin gure bailara zoragarri honetan ditugun mendietara joan ahal izango du, lagun artean eta inklusioan, gozatuz.
"Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gure mendi zoragarrietaz gozatzeko aukera"
Agian zure inguruko aniztasun funtzionala duen lagun/senide/ikaslearentzat ez dela pentsatuko duzu. Ikus ezazu ondorengo bideoa eta aulki honekin mundu berri bat ireki diezaiokezula konturatuko zara.
"amestutako lekuetara iristeko aukera"
Bere funtzionamendua oso erraza da, bideo honetan ikusi dezakezu eta ez kezkatu, aulkia jasotzerakoan guk geuk azalduko dizugu.
Aniztasun funtzional duen gertuko pertsonaren bat duzu mendira joatean nahi eta ezin duena?
Eskatu iezaiguzu Joelette aulkia, dohainik da!
Jarri gurekin kontaktuan info@mareaurdina.org helbidera idatzita.
"eskatu iezaiguzu aulkia, dohainik da"

Oñatz


Txalintxo


Getaria-Zumaia


Aulki hau Caixa Fundazioak finantziatua izan da %100ean.