"Amets bat genuen lo egiten ez ziguna uzten..." AUTISMOA duten pertsonen alde gizartea sentsibilizateko zerbait  handia egin nahi genuen. Baina justu alderantzizkoa gertatu zen: GIZARTEAK EMAN ZUEN ERANTZUNA IZAN ZEN BENETAN HANDIA.

 “...-mundua horixe da- argitu zuen, -su txikiz osatutako itsasoa-” kontatzen zuen Galeanok bere ipuinean. Zure suaren epela sentiarazi diguzulako, zu bezalako su txikiz osatutako munduan sinesten dugu. Denok batera gizarte inklusiboago bat eraiki dezakegun itxaropenez, besarkada eta muxu bero bana zuretzat, adiskide, Marea Urdinaren eskutik.

Orri honetan ikusi dezakezu Marea Urdinari buruz bizi izan genuen guztia.

Gozatu!

Ohore bat da guretzat Marea Urdinaren dokumentala aurkeztea.
70 igerilaritik gora egin zuten zeharkaldi osoa erreleboka eta ia 400 igerilarik lagundu ziguten Deba, Zumaia, Zarautz eta Donostiako zeharkaldi herrikoietan .
Honen guztiaren lekuko izatera eta laguntzera milaka jende gerturatu zen Gipuzkoako kostaldera, oinez, kotxez, piraguan, padelean, itsasontzian, hondartzetan… Mila esker  guztioi bihotz-bihotzez.

Zeharkaldiaren grabaketa bi helburu nagusirekin egin dugu:

1. Alde batetik igeri egin duzuenoi eta bestetik urte osoan zehar lagundu eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona adierazteko era bat da.
2. Zeharkaldian bizi izan genituen momentu zoragarriak betirako gorde, bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat bizi araztea.

Besterik gabe, gozatu ezazu guretzat altxor bat den bideo-dokumental hau.
Marea Urdina denok egin baitugu, Marea Urdina denok baikara.

Marea Urdina Taldea.

Autismoaren alde Gipuzkoako kosta osoa igerian zeharkatuko dugu 2018-ko Uztailaren 7 eta 8-an

Gizartearen  %5-ak ezgaitasunen bat du eta konkretuki %1-ak AUTISMOA du. Gipuzkoan 1500 pertsona baino gehiago daude egoera horretan, horietako bat gure semea, alaba, arreba, anai, lagun edo ezaguna izan daiteke.

 

Gizarteak pertsona hauen berri izan eta berauen gizarteratzean parte hartu dezan MAREA URDINA antolatzera animatu gara.

 

Egitasmoa zertan datza? Gipuzkoako kosta igeritan egingo dugu bi etapetan eta erreleboka, igerilari ezberdinak parte hartuz.

Marea Urdina zergaitik?

  • Marea, ibilbidea igeritan izango delako  eta jendetza biltzeko asmoa dugulako.

  • Urdina, autismoaren kolorea URDINA delako.

Noiz izango da? 2018-ko Uztailaren 7 eta 8-an izango da.

 

Egitasmo honen helburua gizartea AUTISMOA duen pertsonen inguruan sensibilizatzea da, EZ DU INOLAKO DIRU BILKETA HELBURURIK. Beraz, jasotzen dugun euro bakoitza gure proiektuaren gastuen ordainketanrako erabiliko da, hala nola:

  • Itsas babeserako erabiliko ditugun itsasontzietatik sorturiko gastuak.

  • Lur babeserako erabiliko ditugun ibilgailuengatik sorturiko gastuak.

  • Aseguru gastuak ( istripuen asegurua igerilariko eta ekitaldiaren erantzunkizun zibileko asegurua).

  • Sorosmen dotazioagatiko gastuak.

  • Baimen ezberdinegatik sorturiko gastuak (Kostak, udalak,...)

  • Komunikazioa gastuak (web orria, hosting-a,...)

  • Merchandaising gastuak (txapela, kamisetak, logotipoa...)

​Gastu guztiak ordaindu ondoren, gerakina erakunde ongile bati dohaintzan emango zaio.

Marea Urdina-ren inguruan sortzen ari diren iniziatiba ezberdinak #urdinguneak sekzioan bildu ditugu. Piskanaka piskanaka joango gara osatzen #urdingune bakoitzeko informazioa.

Marea Urdina Taldea autismoaren mundua nolabait gertutik bizi dugun lau igerilarik osatzen dugu. Bi munduak, gure ur irekietan igeri egiteko afizioa eta autismoa, uztartzeko amets bat geneukan eta horrelaxe munduko ilusio guztiarekin MAREAURDINA egitasmo edo erronka aurrera eramaten ausartu gara.

 

2020  Marea Urdina

Jarrai iezaiguzu...

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Blogger Social Icon
  • Instagram
  • YouTube