top of page
#MAREAURDINA ABESTIA
BALANTZE EKONOMIKOA

Atal honetan urtez urte izan dugun balantze ekonomikoa izango duzu ikusgai, Marea Urdinaren helburuetako bat gardentasun osoa izatea da egiten dugun guztian, arlo ekonomikoan ere.

"...kontuak garbi nahi ditugu..."

2021 urtea
Balance 2021 Marea Urdina
2020 urtea
2022-02-24 08_35_37-.png
2019 urtea
balantzea 2019.jpg
2018 urtea

Gardentasunez jokatu dugu iraganean eta horrela jarraitzea da gure helburua. 2018-ko Marea Urdina ekarpen ekonomiko pribatuei esker izan zen posible eta ekarpen horiek non eta nola erabili diren bailarari azaltzea zilegi eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

2019-03-19 11_38_36-BALANTZEA.ods - Libr
DIRUAREN JABETZA

Diru soberakin honen jabetza Marea Urdina Elkartearena izatera pasatu da, horretarako elkartearen izenean ireki den kontu korronte batera trasnferitu direlarik fondo guztiak.

CIF.jpg
2019-03-19 11_28_53-Mozilla Firefox.png

"...kontuak garbi nahi ditugu..."

2019-03-19 11_30_09-CaixaBank _ banca di
NON GASTATUKO DUGU DIRUA?

Gure bailarako aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egingo den edozein jardueratan inbertituko dugu diru hau, herritik jaso genuena herriarentzat izango da, Marea Urdineko Elkarteko talde eragileak izango du horretarako ahalmena.

"...inklusioan inbertituko dugu..."

2019-02-01 15_23_23-Marea Urdina ELKARTE
ESKERTZA

"Zertan lagundu dezaket?" galdera eginez gerturatzen zaigun orori "Zer dakizu egiten?" galderarekin erantzuten diogu beti.

Horrela Azkoitiko CaixaBank-ek  egiten dakienean lagunduko digu Marea Urdinari eta komisiorik gabeko zerbitzua emango digu. Hala nola:

  • Mantentze komisioak

  • Transferentzi komisioak

  • Kreditu txartela izateagatik komisioak

Marea Urdinatik eskerrikasko, zuek ere URDINAK zarete.

FLC Cast Color Pos.jpg
bottom of page