top of page
MAREA URDINA EGUTEGIA

2022. urtea... ametsak egia bihurtuko diren urtea!

Nork esango liguke hasi ginenean Marea Urdinaren ibilbidean gure nahiak beteko zirela! Eta ez bete bakarrik, ametsik eder horien bidez, imajinatuko ez genituen momentu eta lorpen ugari bizitzeko aukera izango genuela!


Ameslari handienek ere ezin pentsatu horrenbeste tanta txiki batu eta olatu erraldoi hau bihurtuko zenik; indartsu, geldiezina. 

lehen orria.jpg
20211017_122724.jpg

Itsasotik irten eta Pirineotako gailurrak gaindituko genituela. Zebrabidea pasatzea zerbait ulertezina izatea bukatuko zela. Lagun mordo bat, beraien bidai argazkietan gurekin gogoratuko zirela. Herritarrek beraien bihotzetan inklusioari lekua egingo zietela eta beraiek ere Marea Urdina direla aldarrikatuko zutela!Beraz ba dakigu amestea ez dela alferrikakoa, batzuetan, amets horiek bete eta zerbait handiagora ere iris gaitezkeela.Guk, amesten jarraitzen dugu, zuek gure ondoan zaudeten bitartean, edozer gauza zoragarri gertatu daitekeelako.

Zuk ere inklusioaren alde zerbait egin dezakezu, piztu zure barreneko su txiki hori. 
Eskerrikasko egutegi hau aukeratzeagatik eta besarkadaz betetako urtea opa dizut lagun! 

DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu (2022ko Urtarriletik aurrera)

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

2021-11-21 16_29_21-marea urdina egutegi txikia v1 zuzenketekin_ - PDF-XChange Editor.png
lehen orria.jpg

Egutegi bukaeran erabili ditugun piktograma guztien esanahia ipini dugu, denok pixkana pixkanak ohitzen joan gaitezen.

INKLUSIBOAGOA

Batzuentzat erabiltzen ditugun textu eta kodeak ulertezinak izan daitezke. Gure egutegiak IRISGARRI KOGNITIBO gehiago izan dezan egun berezientzako PIKTOGRAMAK erabiliko digutu.

2020-12-08 09_29_12-.png
2021-11-21 16_22_38-.png
SENSIBILIZAZIOA HELBURU

Gizartean ditugun aniztasun funtzional guztietaz jabetu eta sentsibilizatzeko, urtean zehar ospatzen diren EGUN BEREZIAK gure logoarekin markatu ditugu.

Egutegiaren behekaldean egun berezi horretan zer ospatzen den adierazten dugu, textu eta piktograma bitartez.

2021-11-21 16_26_11-2022 egutegia irudietan_10.jpg ‎- Fotos.png
2021-11-21 16_25_25-.png
URTEKO LABURPENA

Eta egutegiaren bukaeran, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu, tamalez, Koroabirus-aren erruz guk nahi baino gutxiago izan dira.

Hartu ezazue orri hau gure esker ona adierazteko era bat bezala.

2021-11-21 16_27_28-2022 egutegia irudietan_26.jpg ‎- Fotos.png
BUKAERAN, ESKERRAK KOLABORATZAILEEI
2021-11-21 16_27_39-2022 egutegia irudietan_27.jpg ‎- Fotos.png

Gurekin kolaboratzen duten Udal, Elkarte, saltoki eta enpresetaz ere ezin dugu ahaztu. Zuen babesik gabe ezingo genuke egiten dugun guztia egin.

Zuek ere URDINAK bait zarete!

NOLA LORTU EGUTEGIA?

Ikastetxe, elkarte, eraikin publiko, udaletxe, ludoteka, erresidentzia,... DOHAIN emango dugu.

Partikularrek ondorengo saltokietan erosi dezakete 3 eurotan (ABENDUTIK AURRERA)

Azkoitian
eguzki belardenda horizontal.png
iroa.jpeg
hazia.jpg
Azpeitian
denetik.jpeg
casa jaca.png
eguzki belardenda horizontal.png
Ondarroan
klin.jpeg
AURREKO URTEETAKO EGUTEGIAK
2021 URTEA

Marea Urdinaren aurtengo egutegia pasa berri dugun 2020. urtearen islada bat izan daiteke, hasieran, beste urte guztietan bezela urteari gogotsu, desio onenekin eta itxaropenez beteta ekin genion.

Baina espero ez genuen gauza batengatik dena aldatu zaigu. Konfinamendua, bakardadea, beldurra, besteenganako mesfidantza edo ezjakintasunaren atsekabea danok gehiago edo gutxiago ezagutu ditugun egoerak izan dira.  


Egoera hauek aniztasun funtzionalen bat dutenentzat edo bere familia eta lagunentzat aurretik ere ezagunak ziren, batzuetan besteen ezjakintasunagatik eta besteetan gure beldurrengatik.

lehenengo orria.jpg
WhatsApp Image 2020-10-25 at 15.00.13.jp

Guri ere bapatean bizia aldatu zitzaigun, eta prest egon gabe egoera berriei aurre egin beharra izan genion. Baina itxaropen handia dut inklusioaren txertoarengan. Marea Urdinak, gure antzeko elkarteak eta gurekin bat egiten duten lagun guztien artean, ezjakintasuna eta gure gizartean aukera berdinak eta toki bat edukitzen uzten ez diguten birus denak desegingo ditugu. 

Zuk ere inklusioaren alde zerbait egin dezakezu, piztu zure barreneko su txiki hori. 
Eskerrikasko egutegi hau aukeratzeagatik eta besarkadaz betetako urtea opa dizut lagun! 

DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

2021-06-27 09_28_29-marea urdina egutegi
2021-06-27 09_27_47-Marea urdina egutegi
2020 URTEA
Marea Urdina

Aurreratu genizuen bezala 2020-rako zerbait oso berezia prestatzen ari ginen, urte osoan aniztasun funtzionala duten pertsonak (zuen herrikideak) oso gertu izateko zerbait sortu nahi genuen eta horrelaxe 2020-ko Marea Urdina Egutegia bukatu berri dugu.

DESKARGATU NAHI?

Ezin izan dituzu lortu gure egutegiak? Lasai, hemen deskargatu ditzazkezu eta inprimatu.

*Fitxategiak PDF formatuan daude eta kalitate onean.

Marea Urdina
Marea Urdin
HELBURUA: SENTSIBILIZAZIOA

Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.

MareaUrdina
12 HILABETE, 12 PERTSONA ANITZ
Marea Urdina

Egutegiaren helburua bakarra da, sentsibilizazioa. Urtean zehar aniztasuna herritarrengandik gertu izatea du helburu, pertsona hauek gertukoak bait dira, bertakoak.

HILABETE BAKOITZEAN ESALDI BEREZI BAT

Hilabete bakoitzaren goiburuan esaldi bat idatzi dugu, ez da edozein esaldi. Esaldi hau Urrian egin genuen “Ezagutu nazazu”

Marea Urdina
BUKAERAN, URTEKO LABURPENA
Marea Urdina

Eta egutegiaren bukaeran, azkenengo bi orriak, Marea Urdinak urtean zehar aurrera eraman dituen edo parte hartu duen ekintzen laburpen batekin osatu ditugu. Zuei esker, aniztasuna eta inklusioa gogoan izan dituzuelako, zuek antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izan dugu.

Hartu itzazue bi orri hauek gure esker ona adierazteko era bat bezala.

bottom of page