Hona hemen "Ezagutu Nazazu Erakusketa" Marea Urdina Elkartearen arrazoi nagusia. Gure bailaran aniztasun fiuntzionala duten pertsonak ezagutaraztea eman eta beraien inklusioa lortzea gizartean helburuarekin.
Erakusketa PDF formatuan deskargatu nahi? / ¿quieres descargarte la exposición en formato PDF?
Os presentamos la razón de ser de la Asociación Marea Urdina, la exposición "Ezagutu Nazazu" (Conócenos). Con un único objetivo, queremos que conozcáis a las personas con diversidad funcional de nuestro valle y para que así consigamos su inclusión en la sociedad.
Erakusketaren triptikoa deskargatzeko klikatu irudian
Si quieres descargarte el triptiko explicativo clicka en el la imagen
AUTISMOA
(1-4-6-7-8-11. zenbakiak)
Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) bizitzako lehen hiru urtetan agerian jartzen den garapen neurobiologikoko nahasmendu bat da (EZ DA GAIXOTASUN BAT) eta nahasmen hau pairatzen duten pertsonek bizitza osoan izango dute.
SINTOMAK
Bi ume berdin ez dauden bezalaxe, autismoa duten bi ume berdin ere ez daude, bakoitzak bere ezaugarriak izaten ditu.
Ala ere autismoaren espektroko ahasmenean kokatzen diren pertsonek ondorengo ezaugarrietako batzuk izan ohi dituzte:
• Komunikazio sailtasunak, erantzun desegokiak edo erantzunik ezak, adiskidetasuna lortzeko gaitasun eskasak...
• Errutinekin menpekotasuna, aldaketen aurrean frustrazioa, gehiegizko atentzioa kontu ez-ohikoetan, atentzio eskasa ingurukoentzat garrantzitsuak diren kontuetan...
HORIXE DA SEKRETU GUZTIA.GOGORATU, EZ GARA AUTISTAK, AUTISMOA DUTEN PERTSONAK BAIZIK.
JATORRIA
Ez dira ezagutzen autismoaren jatorri edo arrazoi guztiak eta badirudi hauek anitzak direla. Azkenengo ikerketek faktore desberdin asko izan daitezkeela ume batek autismoa izatearen arrazoi esaten digute, ala nola:
• Ingurugiro faktoreak
• Faktore biologikoak
• Faktore genetikoak¡
NOLA LAGUNDU GAITZAKEZU
AUTISMOA pertsona garatzeko beste era desberdin bat da eta honek dakarzkien zailtasunei aurre egin ahal izateko:
• Gure denbora ematea behar dugu
• Ordena logiko baten dagoen leku edo toki bat behar dugu lasai eta zoriontsu sentitzeko.
• Komunikatzeko modu edo era konpartitu bat behar dugu.
• Aldi berean ahal den estimulu gutxien ematea behar dugu.
Bestela, mundutik deskonektatu egiten dugu. Gauza batzuetan zuek baino trebeagoak gara eta mundua era ezberdin batean ikusi eta sentitzen dugu.
Gurekin zaudetenok gu entzuten eta ulertzen saiatzea nahiko genuke, baina gauza guztien gainetik maitatuak garela sentiaraztea nahiko genuke.
2. zenbakia
Batzuetan, ezta espezialistek ere, ezin dezakete patologia konkreturik diagnostikatu. desgaitasun fisikoa eta intelektuala azaleratzen direlarik.
FISIKOKI, espastizitatea aurkitzen dugu: neurologikoki sortutako giharren betiereko uzkurdura eta gogortasuna.
Honek, muskuluen zurruntasuna eta laburdura ondoriozta dezake, gorputzaren funtzionaltasuna eta mugikortasuna zailagoa eginez.
Terapia ezberdinak izan daitezke baliagarri. Adibidez, muskuluen luzaketa fisioterapia bidez, Nerbio Sistema Zentralean eragin zuzena duten farmakoak, toxina botulinikoaren (Botox-a) injekzioa muskuluen erlaxazio tenporala lortzeko eta zurruntasun ezberdineko ferulak, kontrakzioak eta deformazioak zuzentzeko edo murrizteko. Kontrakturak mugiezinak bihurtuz gero edo deformazioak agertzen badira, kirurgiak gauzatzen dira. Eta nola ez, badira laguntza teknikoak behar dituztenak, muletak, bastoia, eskorga, gurpil-aulkia... bezalakoak.INTELEKTUALKI, hainbat kondizioen ezaugarriak gurutza daitezke: Asperger sindromea, Garun-perlesia edo Tourette sindromea. Sindrome hauetako sintoma ezberdinak gurutzatzean, diagnostiko zehatzik ez da egoten.
GORTASUNA
3-13. zenbakiak
Gortasuna entzuteko zentzua erabiltzeko zailtasun edo
ezintasuna da, entzuteko ezintasuna.
Gortasuna partziala edo osoa izan daiteke, entzungailuak erabili daitezke edo inplante kuklearra egin.
Pertsona gor batek indiosinkrasia garatu lezake, zeinu hizkuntzaz komunikatzen diren pertsonak, baina baita ere ba daude persona gor ahozkoak, ahozko hizkuntzaren birhezkuntza bizia jaso duten pertsonak.
Era berean kontuan hartzen dute gorren arteko ahozko hizkuntzaren analfabetismo handiak ez duela zerikusirik mutu izatearekin,beren ahurtzaro eta gazteria garaiko hezkuntza sisteman barruan ahozko hizkuntza metodoaren porrot baten ondorioa baizik.
GARUNEKO PARALISIA
5-12. zenbakiak
Garuneko paralisiak garapen psikomotorraren arazo multzo bat deskribatzen du, iraunkorra eta ez-progresiboa, garunean izandako lesio batek eragindakoa; lesio hori haurdunaldian, erditzean edo haurraren biziaren hasierako bizpahiru urtetan gerta zitekeen. Garuneko paralisiaren nahasmendu psikomotor horiekin batera, askotan, bestelako arazoak ere sortzen dira, hala nola zentzumenezko arazoak, kognitiboak, komunikaziokoak eta pertzepziokoak, bai eta zenbaitetan, portaeraren asaldurak ere.
Ezaugarriak:
• Iraunkorra da, hau da, lesio neurologikoari atzera egitea
ezinezkoa da eta bizialdi guztian zehar irauten du.
• Lesioa beti berdina da eta ondorioek hobera edo okerre-
ra egin dezaketen.
• Sistema neuromotorraren aldaketak eragina du zenbait
alderdi fisikotan, adibidez, jarreran edo mugimenduan.
• Lesioak beste funtzio batzuetan ere eragin dezake, hala
nola arretan, pertzepzioan, oroimenean, mintzairan eta
arrazonamenduan.
• Kaltetutako funtzio kopurua bi konturen mende egoten
da: batetik, lesio neurologikoaren lekua, mota, kokape-
na, tamaina eta disfuntzioaren mende; eta, bestetik,
kaltea gertatzen den unearen mende (entzefaloaren
heldutasun maila).
• Zailtasunek maila desberdinean eragiten diote pertsona
bakoitzari, kaltea gertatzen den une zehatzaren arabera;
horrela, badira ia oharkabean pasatzen den garuneko
paralisia duten pertsonak, bizimodu guztiz arrunta egiten
dutenak, eta beste pertsona batzuk besteen laguntza
behar dutenak eguneroko lan oinarrizkoenak ere egin
ahal izateko.
BESO PARALISI OBSTRETIKOA (BPO)
9. zenbakia
Beso paralisi obstretikoa (BPO) nerbio periferikoen lesio bat da, zehazki braquial plexoan, besoan, erditze mekanismoan sortutako traumatismo baten ondorioz.BPO-a erditze konplikatuekin lotzen da, jaiotzean, kanporatze unean, burua ateratzen da, baina ez sorbaldak, kateatuta geratzen baitira, amaren pubis sinfisiaren atzean gelditu
eta era desegoki eta indar gehiegirekin tira egiten denean.
Mila jaiotzetatik bitan gertatzen da.
Sorbaldak erauzteko zailtasun hori ekiditeko maniobrak
badira, McRoberts maniobra, Jaquemier-ena edo Gaskinena. Zer ikusirik ez Kristeller maniobrarekin, amaren sabelean sakatzean datzana, kontrako efektua eraginez, sorbaldak amaren pelbisean gehiago joz.
Lesio honen sintomak eta pronostikoak kaltetutako nerbio
erroen kopurua eta traumatismoaren larritasunaren araberakoak dira (luzapena, haustura, urraketa edo erauzia), horregatik batzuetan espontaneoki konpon daitezke edo interbentzio kirurgikoen beharra izan.
DUCHENNE GIHAR-DISTROFIA
10. zenbakia
Duchenne gihar-distrofia gene baten mutazioak eragindako gaixotasun arraro bat da. Mutazio honek gorputz osoko giharren ahultze azkar eta progresiboa eragiten du, bihotzarena eta arnasketan parte hartzen duten giharrena barne.
Honen ondorioz gaixotasun hau duen pertsonak gero eta zailtasun gehiago izango ditu oinarrizko bizi funtzioak mantentzeko eta eguneroko jarduerak egiteko, eta gero eta laguntza tekniko gehiago beharko ditu arnasa hartzeko, oinez ibiltzeko, tente mantentzeko, buruari eusteko, etab.
Giharren ahultze progresibo honek gaixotasun hau duten pertsonen bizi-iraupena asko murrizten du.Gaixotasun hau eragiten duen gen-mutazioa belaunaldi askotan ezkutatuta egon daiteke pertsonen ADNan eta edozein momentu eta familietan eman daiteke kasu bat.
Gaixotasun hau duten pertsona gehienak beraien amengandik mutazio hau jaso duten gizonezkoak dira. Gaixotasun hau umetan diagnostikatzen da. Gutxi gora behera
3.600 gizonetatik 1ek du gaixotasun hau.