top of page
MAREA URDINA ELKARTEA
2021-09-21 09_00_48-.png

Lau lagunek sorturiko autismoa duten pertsonen aldeko sentsibilizazio ekimen bat zen arren, Marea Urdinak iazko urtean zehar hartu zuen dimentsioa eta izan zituen ondorioak gure amets onenetan ere ez genituen espero.

2025.jpg
xx.png

Gizarteak oro har eman zigun babesak garbi utzi zigun gure bailara sensibilizatuta zegoela behar bereziak dituzten herritarren aurrean eta beste pauso bat emateko momentua iritsi zela Marea Urdinarentzat.

kuadernoa.jpg
09e434b6-1562-45e7-b3ad-a90eb02ac44f.png
SENSIBILIZAZIOTIK EKINTZETARA

Marea Urdinean hasieratik garbi utzi genuen gure egitasmotik lortutako diru soberakinak herrira (bailarara) bueltatuak izango zirela, “herritik sortuak, herriarentzat” izan behar zuela. Berau egin ahal izateko egitura egonkor bat sortuko genuela agindu genuen pasa den uztailean.

 

Hau burutu ahal izateko Marea Urdina eraberritu behar genuen eta horretan jardun dugu orain arte.

Alde batetik Marea Urdinaren helburuak berdefinitu eta elkarte izaera eman diogu, eta bestetik Marea Urdina osatuko duten partaide berriak osatzen jardun dugu.

facebook-windows-phone1.jpg

"...helburua bakarra da: INKLUSIOA, letra larrietan..."

ELKARTEAREN HELBURUA: INKLUSIOA

Helburua bakarra da, INKLUSIOA (bai, letra larrietan). Inklusioa ez bakarrik eskolan, baita kirola, kultura eta aisi aldian ere. Gure bailarako aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren aktibitate eta dinamika ezberdinetan leku bat izan dezaten egingo dugu lan, horretarako herriko agente eragile ezberdinei (udal, kirol elkarte, musika eskola, edozein ekimen…) inklusioaren “betaurrekoak” jartzen saiatuko gara.

 

Iaz Marea Urdinera “zertan lagundu dezaket?” galdera eginez gerturatzen zirenei “zer dakizu egiten?” galderarekin erantzuten genion. Hemendik aurrera gugana gerturatzen den orori “eta zuk/ek zer egin dezakezu/e inklusioaren alde?” galdetuko diogu.

"...eta zuk/ek zer egin dezakezu/e inklusioaren alde?..."

Herrian sortzen den edozein egitasmo, ekintza, kirol, kurtso, jardunaldik… inklusioaren ikuspegia landua izatea nahiko genuke eta gure indarrak hor ipiniko ditugu.

 

Bestalde, badakigu batzuetan aniztasun funtzionala duten pertsonen beharren arabera ezingo dugula edozein aktibitate edo ekintzetan parte hartu, kasu hauetan Marea Urdina Elkartea egokitutako iharduerak antolatzen saiatuko da.

inklusioa.jpg
2019-02-01 15_23_23-Marea Urdina ELKARTE

Azkenik eta ez garrantzi gutxiago duelako, sentsibilizazio eta kontzientziazio ekimenak bultzatuko ditugu gure bailaran. Iazko Marea Urdinetik zerbait ikasi bagenuen sentsibilizazioa zela gizarte inklusibo bat eraikitzeko zimentu edo oinarria izan zen.

IZAERA JURIDIKOA: ELKARTEA
elkartea resoluzioa.png

Guzti hau aurrera eramateko egitura egonkor eta juridiko baten beharra geneukan. Horregaitik Marea Urdinak dituen errekurtso ekonomikoen kudeaketa egoki eta gardena egin ahal izateko Elkarte izaera hartu dugu.

 

Gardentasunez jokatu dugu iraganean eta horrela jarraitzea da gure helburua. Iazko Marea Urdina ekarpen ekonomiko pribatuei esker izan zen posible eta ekarpen horiek non eta nola erabili diren bailarari azaltzea zilegi eta beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Horregaitik, dagoenekoz Marea Urdinaren balantzea itxita daukagunez, ondorengo orrian daukazue ikusgai.

ELKARTEKO PARTAIDEAK

Lehen esan bezala Marea Urdina eraberritu dugu, helburua aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa baldin bada, dudarik gabe helburu hau lortzeko zer esana duten pertsonak beraiek edo beraien senitarteakoak dira.

Senitarteko hauekin joan den azaroan egin genuen bilera eta gure asmoak azaldu ondoren Marea Urdina Elkartea osatzeko 20 familiak eman zuten pauso bat aurrera (9 Azkoitiar, 10 Azpeitiar eta Zumaiar bat).

Nahiz eta hogei familiak osatu elkartea, elkartearen kudeaketa egoki bat egiteko talde eragile (junta) bat sortu dugu. Berau arduratuko da elkartearen helburuak lortzeko akzio planak definitzen eta aurrera eramaten.

 

"...gogoratu: DENOK GARA MAREA URDINA..."

elkartea.jpg

Bukatzeko, iaz Marea Urdinean erabili genuen “Denok gara Marea Urdina” leloak orduan esanahia baldin bazuen, oraindik eta zentzu handiagoa du hemendik aurrera, gehiago gara eta indar gehiagokin bait gatoz. Beraz, ez ahaztu: DENOK GARA MAREA URDINA!

bottom of page