Imanol nondik doan momentu oro ikusi ahalko duzu berak daraman GPSari esker. Bertatik animo mezuak ere bidali diezaiozkezu.

 
 
GR11urdina logoa koloretan.jpg

Norbaitek "Zertan lagundu dezaket?" galdetzen digutenean, "Zer dakizu egiten?" galderarekin erantzun ohi diogu.

Galdera hau ondo ulertu zuen Imanol Alesonek eta duela egun batzuk gurekin kontaktuan jarri zen berak dakiena egiten guri laguntzeko erabili nahiean.

GR11 ibilbidea (Mediterraneotik Atlantikoraino) egiteko asmoa zuela azaldu zigun eta Marea Urdinari babesa emateko erabili nahi adierazi zigun. 

Eta horrelaxe sortu dugu GR11 Urdina. Duela bi urte Gipuzkoako kostaldea gurutzatu bagenuen igeritan, orain bi itsasoak (Mediterraneoa eta Atlantikoa) elkartuko dituen ibilbidea egingo dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen alde.

Irailak

15-27

Imanol Aleson (1972) ultra trail korrikalari Azkoitiarra da. Iraganean egin dituen proba askotan beti Marea Urdinarekin gogoratzeko beta izan du, oraingoan ordea lasterketa oso bat aniztasun funtzionala duten pertsonen alde egingo du: GR11 Urdina

Hemen ikusi dezakezu bere PALMARESA

Erronka GR11 Transpirenaika ibilbidea egitean datza, Cap de Creus-etik (Girona) Higer Lurmuturrera (Hondarribia).

Irailak 15an hasi eta 27an bukatzeko asmoarekin, ibilbide osoa 13 etapetan soilik egingo du Imanolek, BAKARRIK eta inongo asistentziarik gabe.

Guztira 800 km-ko ibilbidea eta 56.000 metroko desnibel metatua.

Eta hau guztia aniztasun funtzionala duten pertsonen alde.

"...800 km

56.000m desnibela..."

Ohiko ibilbidea 46 etapetan zatituta egon arren, Imanol Alesonek 13 etapetan egingo du.

Guztira 800 km eta 56.000 metroko desnibela gainditu beharko ditu 13 egunetan.

Etapa bakoitza aniztasun mota baten alde egingo du eta azkenengoa beste guztientzat izango da.

"...13 etapa,

 12+1 aniztasunen

alde..."

Irailak 15/27

OHARRA: Imanolek jarraitu behar duen "track"-a zure GPS-ra deskargatu nahi zuk berarekin zatitxo bat egiteko?

Hemen daukazu (GR11Urdina Track)

Duchenne

Autismoa

Paralisi Brakial Obstetrikoa

Goldenhar Sindromea

Down Sindromea

Pierre Robin Sekuentzia

Charcot Marie Tooth Sindromea

Angelman Sindromea

Beirazko Hezurrak

Beste aniztasun guztiak

 

2020  Marea Urdina

Jarrai iezaiguzu...

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Blogger Social Icon
  • Instagram
  • YouTube